miércoles, 21 de mayo de 2008

HELBIDEAK: BLOGAK IRAKASKUNTZAN

www.hikhasi.com/topaketak/24/307

www.planetaki.com/dim

pt.fooooo.com/search.php?q=blogak
2008ko Maiatzak 12

Gaurko saio praktikoa taldeka prestatu beharreko unitate didaktikoa egiten eman dugu.

Saio teorikoan, azterketaren nondik-norakoak komentatu ostean, Informazio eta Komunikazioaren Teknologia Berrien eta Berrikuntzaren inguruko teoriarekin amaitu dugu irakasgaiaren arlo teorikoa bukatuz. Egia esanda, azken zati hau ez zait oso argi geratu.


2008ko Maiatzak 19

Gaurko klasea praktikoa izan da erabat.

Hasieran, power pointaz baliaturik egindako jarduera gure blogera sartzen ikasi dugu eta gero, taldeka aurkezpenak egin ditugu.

Taldeek prestatutako jarduerak asko gustatu zaizkit eta nabaritzen da lan handia egin dela honako proiektu hau aurrera eramateko.

sábado, 3 de mayo de 2008

Ariño, Teruel

Ariñon, Terueleko herri txiki batean aplikaturiko hezkuntza metodo berritzaile baten nondik-norakoak ikusi eta gero, ondoko hau esango nuke;

Hasteko, eta aurkezten den sistemaren oinarria teknologia berriak direla, ordenagailuak hain zuzen ere, kontuan izanik, abantailak eta desabantailen aurrean aurkituko gara.

Abantailei dagokionez, herri oso txikia dela esan beharra dago, isolaturik aurkitzen dena eta metodo honen bidez askatasuna lortzen da informazioa modu errezean eskuratzeko aukera baitute. Arrazoi honengatik hain zuzen ere hainbesteko arrakasta izan du herri honetan.
Bestaldetik, umeen autonomia erabat sustatzen da. Irakasleak gidari lana egiten du eta umeei ikasten irakasten die batez ere, honela umeek izugarrizko autonomia lortuko dute euren ikas-prozesuan. Gainera, euren etorkizunean hainbeste garrantzia izango duten teknologia berrien erabilpenean guztiz murgildurik egongo dira txikitatik euren trebetasunak hobetuz.

Baina den-dena ez da ona izango. Nire ustez, horrelako proiektuak aurrera eramatea izugarrizko lana eta prestaketa eskatzen dute irakaslegoaren aldetik eta hauxe lortzea ez da erreza.
Gainera, ondo prestatzen ez bada eta teknologia berriei gehiegizko garrantzia ematen bazaie, hauen bidez lortzen ez diren balioak galtzeko arriskuan egon gaitezke, hala nola pertsonen arteko harremanak.

Orokorrean, eta abantailak zein desabantailak aztertuz gero, bideoan agertutakoa horrela bada errealitatean, irakasteko modu polita eta aurreratua iruditu zait eta horrelako emaitzak ikustea garrantzitsua da etorkizunean honelako lanak aurrera eramateko grina pizten baitizkidate.

sábado, 19 de abril de 2008

¿Las TIC están generando innovación pedagógica en las aulas? Lo que nos dice la investigación.

Gaur egungo eskolek euren esku dituzten baliabide teknologikoak anitzak diren arren, irakasleek aurrera eramaten dituzten irakas-prozesu eta metodoak ez dituzte betiko irakaskuntza tradizionaletik aldentzen dituzten aldaketarik pairatu orokorrean.

Irakasleek irakaskuntza planifikatzerakoan erabiltzen dituzte batez ere edota irakas-metodo tradizionalaren gehigarri moduan, hala nola, power pointaren bidezko aurkezpen teorikoak, ariketen prestaketan…etab. Azken finean ikasleek antzemango ez dituzten alderdietan.

Ikasleei ez zaie euren ikasketak aberasteko eta erabiltzeko tresna bezala aurkezten baizik eta irakasleek erabili beharreko elementu gehigarri moduan. Beraz, baliabide teknologikoak eskoletara sartzen lortu bada ere, hauek ez dute irakasleen praktika pedagogikoan eta metodologian eraginik izan.

Ikasleek, erabiltzeko tresna moduan ikusi behar dituzte aurrerapen teknologiko hauek guztiak, euren bizitzan zehar aurrera eramango duten ikas-prozesuan baliogarriak izango direnak, euren bidez ikertu ahal izateko eta beharrezkoak dituzten informazioak bilatzen jakiteko, honela, euren kabuz ikasten jarraitu ahal izateko. Baina hau guztia lortzeko, irakasleen metodologian eta praktika pedagogikoan aldaketak ematea beharrezkoa litzateke.

lunes, 14 de abril de 2008

Blogen aplikazio didaktikoa

Blogak irakaskuntzan

Los blogs como recursos didácticos para un nuevo modelo de educación

Aurkitutako bideo honetan teknologia berriak eta blog didaktikoen garrantzia azpimarratu nahi da.

Teknologia berriek ekarriko dituzten aurrerapenei aurre egiteko gure umeak teknologia berrietan murgildurik hezitzea beharrezkoa da, horretarako blog didaktikoen erabilera oso aproposa dela esaten da aurkitutako testuan.

Bideoan zehar datu ezberdinak ematen dira, hala nola, teknologia berriei hezkuntzan garrantzia ematen zaizkien herrialdeetako umeen emaitzak edota hauen etorkizun onuragarriagoa.

domingo, 13 de abril de 2008

Blogen aplikazio didaktikoa

Blogen aplikazio didaktikoari buruzko informazio anitza aurki dezakegu bilatuz gero.
Aurkitutakoaren artean, komenigarria iruditzen zait blog guztiak komun dituzten abantailak aipatzea.

Alde batetik ikasleen partehartzea bultzatzen dute ikas-prozesuan, honekin batera euren berezko ezagutzak lortzeko aukera ematen diete, komunikazioaren garrantzia nabarmentzen dute...etab. Blog ezberdinek alderdi konkretuetan zentratzen dira, hala nola irakurketa edota idatzizko azalpenak bultzatzea.

Aipatuko dudan honetan, www.aulablog.com/enlaces/blog-docentes , institutu batek sortutako blog baten adibidean, hain zuzen ere, institutuari buruzko berriak, bertan aurrera eramaten diren jarduerak ikusteko edota ikasleek euren komentarioak egiteko aukera dute, beste gauza batzuen artean.

Aurkitutako blogak institutuetakoak direla esan beharra dut. Lehen Hezkuntzan erabilitako blogik ez aurkitzeak 6-12 urte bitarteko umeekin honelako proiektuak aurrera eramateko zailtasunak egon daitezkeela pentsatzera eraman nau.

lunes, 7 de abril de 2008

Apirilak 7 probak

2008koApirilak 7

Blogan hainbat gauza egiten ikasi dugu, hala nola, postak, aldaketak, sarrerak, etiketak eta estekak egiten, linkak eta erlojua sartzen...

Etxean egiteko lana blogen aplikazio didaktikoari buruzko informazioaren ingurukoa da. Informazioa bilatu, nire komentarioak idatzi eta linkak sartu behar ditut.

Arlo teorikoari dagokionez, "Teknologia berrien eragina hezkuntza munduan" bideoaren ingururuan hitz egin dugu. Bideoak informazioan eta komunikazioan aldaketak planteatzen ditu eta irakaskuntzak aldaketa hauetan due eragina edota zeregina. Garapena hain handia eta dinamikoa da non bereganatzeko ezinezkoa izatera hel daiteke. Prest al gaude honi guztiari aurre egiteko? Ez dal da eskolaren papera edo eskaintzak birplanteatu behar?

Bestaldetik Berrikuntza Teknologikoek Hezkuntzan duten eragina ere landu dugu. Honen inguruan azpimarratzekoa iruditzen zait irakaslea gidaria dela esaten denean eta teknologia berriak beste gauzak ikasi ahal izateko oinarri gisa ulertu behar ditugula, beti ere modu egokian erabiliz.

Irakasleak gelaren gidariak garela ulertzen badugu, nire ustez, umeen ikas-prozesua aberatsagoa izango da umeekin batera ikasteko aukera eta umeei ikertzeko aukera eskainiko diegulako. Transmititzaile gisa ikusten badugu geure burua, gauzak oso ezberdinak izango dira.
Ikerkuntza honetan, teknologia berriak erabiltzeko aukera ematen badiegu eta hauek erabiltzen irakasten badiegu, beste gauzak ikasi ahal izateko aukera paregabea izan daiteke.


2008ko Apirilak 14

Gaurko saio praktikoa norberak bere blogean lanean igaro du “blogen aplikazio didaktikoei” buruzko informazioa bilatzen eta honi buruzko link bat sartzen. Ondoren gai berberari buruzko bideoren bat bilatu behar izan dugu gure blogean zintzilikatu eta komentatzeko. Eta amaitzeko, gelako ikaskide batzuen blogean zuzenean nire blogetik sartzeko link zerrenda bat sartzen ikasi dut etiketekin batera.

Honekin guztiarekin, bloga forma hartuz doala iruditzen zait.

Saio teorikoan, “Teknologia berrien eragina hezkuntzan” gaiarekin jarraitu dugu. Landutakoaren inguruan azpimarratuko nukeen ideia irakaslearen paperaren ingurukoa izango litzateke.

Teknologia berrien bidez ezagutza demokratizatzen denez, guztiok informazioa eta ezagutza gure esku izan dezakegu, beraz, irakaslearen papera teknologia berrien mundu honetan, ezagutza transmititzailearena ez da izango baizik eta gidariarena.


2008ko Apirilak 21

Gaurko klaseko saio praktikoan gelako ikaskide guztien linken zerrenda egin dut nire blogean. Honekin edozein ikaskideren blogean zuzenean sartzea lortzen dugu erosotasun osoz.

Ondoren blogen aplikazioa irakaskuntzan gaiaren inguruan arakatzeko eta aurkitutako helbideak zintzilikatzeko denbora izan dugu gure gaiaren inguruko material bilduma aberastuz.

Egia esanda blogaren ideia polita iruditzen zait baina aldi berean eta nire ohitura falta dela eta, zailtasun anitzen aurrean aurkitzen naiz gauza berriak ikasterakoan nahiz eta simpleak izan, nire ordenagailuekiko harremana ez baita onenetarikoa.

Amaitzeko saio teorikoari ekin diogu. Terueleko herri txiki batean aurrera eramaten den teknologia berrietan oinarritutako irakaskuntzari buruzko bideo bat ikusi dugu ondoren guztion artean komentatzeko.

Teknologia berriak eta hezkuntza lotzerakoan iritzi ezberdinak agertu direla esan beharra dago, batzuk teknologien erabilpenarekiko baikorrak eta beste batzuk guztiz ezkorrak.

Nire ustez, aurrerapen hauek gure gizartean ematen diren bezala, eskolan ere euren tokia izan behar dute baina ez da lan erraza irakasleen prestakuntza eta beldurrak kontuan izaten baditugu. Aldaketak beharrezkoak direla uste dut baina aldi berean aldaketa hauek ez naute batere erakartzen.


2008ko Maiatzak 5

Gaurko saio praktikoan power pointaren inguruan aplikazio berriak ikusi ditugu. Alde batetik irudiak ipini ditut, hala nola fondo eta apaingarriak. Bestaldetik, nire ahotsa power point aurkezpen batean nola sartu ikasi dut.

Saio teorikoan "Los ordenadoren en el aula" artikuluaren inguruko azalpen batzuk entzun ditugu eta ondoren baliabide didaktikoen inguruko alderdi batzuk aztertu ditugu. Zer diren, zertarako erabiltzen diren, bete beharreko baldintzak eta euren funtzioak zeintzuk diren.

Cd-ak, dvd-ak, internet, mapak, eskeletoak…etab. hauek guztiak baliabide didaktikoak dira eta teknologia berriak baliabide didaktikoen barnean sartzen ditugu.

Azken finean ikas-prozesua erraztu eta hobetzeko eta umeek euren ezagutza berriak aurretiko ezagutzekin integratzeko tresnak, objektuak edota teknologiak dira.

Blogarekin lanean