sábado, 3 de mayo de 2008

Ariño, Teruel

Ariñon, Terueleko herri txiki batean aplikaturiko hezkuntza metodo berritzaile baten nondik-norakoak ikusi eta gero, ondoko hau esango nuke;

Hasteko, eta aurkezten den sistemaren oinarria teknologia berriak direla, ordenagailuak hain zuzen ere, kontuan izanik, abantailak eta desabantailen aurrean aurkituko gara.

Abantailei dagokionez, herri oso txikia dela esan beharra dago, isolaturik aurkitzen dena eta metodo honen bidez askatasuna lortzen da informazioa modu errezean eskuratzeko aukera baitute. Arrazoi honengatik hain zuzen ere hainbesteko arrakasta izan du herri honetan.
Bestaldetik, umeen autonomia erabat sustatzen da. Irakasleak gidari lana egiten du eta umeei ikasten irakasten die batez ere, honela umeek izugarrizko autonomia lortuko dute euren ikas-prozesuan. Gainera, euren etorkizunean hainbeste garrantzia izango duten teknologia berrien erabilpenean guztiz murgildurik egongo dira txikitatik euren trebetasunak hobetuz.

Baina den-dena ez da ona izango. Nire ustez, horrelako proiektuak aurrera eramatea izugarrizko lana eta prestaketa eskatzen dute irakaslegoaren aldetik eta hauxe lortzea ez da erreza.
Gainera, ondo prestatzen ez bada eta teknologia berriei gehiegizko garrantzia ematen bazaie, hauen bidez lortzen ez diren balioak galtzeko arriskuan egon gaitezke, hala nola pertsonen arteko harremanak.

Orokorrean, eta abantailak zein desabantailak aztertuz gero, bideoan agertutakoa horrela bada errealitatean, irakasteko modu polita eta aurreratua iruditu zait eta horrelako emaitzak ikustea garrantzitsua da etorkizunean honelako lanak aurrera eramateko grina pizten baitizkidate.

No hay comentarios: