miércoles, 21 de mayo de 2008

HELBIDEAK: BLOGAK IRAKASKUNTZAN

www.hikhasi.com/topaketak/24/307

www.planetaki.com/dim

pt.fooooo.com/search.php?q=blogak
2008ko Maiatzak 12

Gaurko saio praktikoa taldeka prestatu beharreko unitate didaktikoa egiten eman dugu.

Saio teorikoan, azterketaren nondik-norakoak komentatu ostean, Informazio eta Komunikazioaren Teknologia Berrien eta Berrikuntzaren inguruko teoriarekin amaitu dugu irakasgaiaren arlo teorikoa bukatuz. Egia esanda, azken zati hau ez zait oso argi geratu.


2008ko Maiatzak 19

Gaurko klasea praktikoa izan da erabat.

Hasieran, power pointaz baliaturik egindako jarduera gure blogera sartzen ikasi dugu eta gero, taldeka aurkezpenak egin ditugu.

Taldeek prestatutako jarduerak asko gustatu zaizkit eta nabaritzen da lan handia egin dela honako proiektu hau aurrera eramateko.

sábado, 3 de mayo de 2008

Ariño, Teruel

Ariñon, Terueleko herri txiki batean aplikaturiko hezkuntza metodo berritzaile baten nondik-norakoak ikusi eta gero, ondoko hau esango nuke;

Hasteko, eta aurkezten den sistemaren oinarria teknologia berriak direla, ordenagailuak hain zuzen ere, kontuan izanik, abantailak eta desabantailen aurrean aurkituko gara.

Abantailei dagokionez, herri oso txikia dela esan beharra dago, isolaturik aurkitzen dena eta metodo honen bidez askatasuna lortzen da informazioa modu errezean eskuratzeko aukera baitute. Arrazoi honengatik hain zuzen ere hainbesteko arrakasta izan du herri honetan.
Bestaldetik, umeen autonomia erabat sustatzen da. Irakasleak gidari lana egiten du eta umeei ikasten irakasten die batez ere, honela umeek izugarrizko autonomia lortuko dute euren ikas-prozesuan. Gainera, euren etorkizunean hainbeste garrantzia izango duten teknologia berrien erabilpenean guztiz murgildurik egongo dira txikitatik euren trebetasunak hobetuz.

Baina den-dena ez da ona izango. Nire ustez, horrelako proiektuak aurrera eramatea izugarrizko lana eta prestaketa eskatzen dute irakaslegoaren aldetik eta hauxe lortzea ez da erreza.
Gainera, ondo prestatzen ez bada eta teknologia berriei gehiegizko garrantzia ematen bazaie, hauen bidez lortzen ez diren balioak galtzeko arriskuan egon gaitezke, hala nola pertsonen arteko harremanak.

Orokorrean, eta abantailak zein desabantailak aztertuz gero, bideoan agertutakoa horrela bada errealitatean, irakasteko modu polita eta aurreratua iruditu zait eta horrelako emaitzak ikustea garrantzitsua da etorkizunean honelako lanak aurrera eramateko grina pizten baitizkidate.

sábado, 19 de abril de 2008

¿Las TIC están generando innovación pedagógica en las aulas? Lo que nos dice la investigación.

Gaur egungo eskolek euren esku dituzten baliabide teknologikoak anitzak diren arren, irakasleek aurrera eramaten dituzten irakas-prozesu eta metodoak ez dituzte betiko irakaskuntza tradizionaletik aldentzen dituzten aldaketarik pairatu orokorrean.

Irakasleek irakaskuntza planifikatzerakoan erabiltzen dituzte batez ere edota irakas-metodo tradizionalaren gehigarri moduan, hala nola, power pointaren bidezko aurkezpen teorikoak, ariketen prestaketan…etab. Azken finean ikasleek antzemango ez dituzten alderdietan.

Ikasleei ez zaie euren ikasketak aberasteko eta erabiltzeko tresna bezala aurkezten baizik eta irakasleek erabili beharreko elementu gehigarri moduan. Beraz, baliabide teknologikoak eskoletara sartzen lortu bada ere, hauek ez dute irakasleen praktika pedagogikoan eta metodologian eraginik izan.

Ikasleek, erabiltzeko tresna moduan ikusi behar dituzte aurrerapen teknologiko hauek guztiak, euren bizitzan zehar aurrera eramango duten ikas-prozesuan baliogarriak izango direnak, euren bidez ikertu ahal izateko eta beharrezkoak dituzten informazioak bilatzen jakiteko, honela, euren kabuz ikasten jarraitu ahal izateko. Baina hau guztia lortzeko, irakasleen metodologian eta praktika pedagogikoan aldaketak ematea beharrezkoa litzateke.