lunes, 7 de abril de 2008

Apirilak 7 probak

2008koApirilak 7

Blogan hainbat gauza egiten ikasi dugu, hala nola, postak, aldaketak, sarrerak, etiketak eta estekak egiten, linkak eta erlojua sartzen...

Etxean egiteko lana blogen aplikazio didaktikoari buruzko informazioaren ingurukoa da. Informazioa bilatu, nire komentarioak idatzi eta linkak sartu behar ditut.

Arlo teorikoari dagokionez, "Teknologia berrien eragina hezkuntza munduan" bideoaren ingururuan hitz egin dugu. Bideoak informazioan eta komunikazioan aldaketak planteatzen ditu eta irakaskuntzak aldaketa hauetan due eragina edota zeregina. Garapena hain handia eta dinamikoa da non bereganatzeko ezinezkoa izatera hel daiteke. Prest al gaude honi guztiari aurre egiteko? Ez dal da eskolaren papera edo eskaintzak birplanteatu behar?

Bestaldetik Berrikuntza Teknologikoek Hezkuntzan duten eragina ere landu dugu. Honen inguruan azpimarratzekoa iruditzen zait irakaslea gidaria dela esaten denean eta teknologia berriak beste gauzak ikasi ahal izateko oinarri gisa ulertu behar ditugula, beti ere modu egokian erabiliz.

Irakasleak gelaren gidariak garela ulertzen badugu, nire ustez, umeen ikas-prozesua aberatsagoa izango da umeekin batera ikasteko aukera eta umeei ikertzeko aukera eskainiko diegulako. Transmititzaile gisa ikusten badugu geure burua, gauzak oso ezberdinak izango dira.
Ikerkuntza honetan, teknologia berriak erabiltzeko aukera ematen badiegu eta hauek erabiltzen irakasten badiegu, beste gauzak ikasi ahal izateko aukera paregabea izan daiteke.


2008ko Apirilak 14

Gaurko saio praktikoa norberak bere blogean lanean igaro du “blogen aplikazio didaktikoei” buruzko informazioa bilatzen eta honi buruzko link bat sartzen. Ondoren gai berberari buruzko bideoren bat bilatu behar izan dugu gure blogean zintzilikatu eta komentatzeko. Eta amaitzeko, gelako ikaskide batzuen blogean zuzenean nire blogetik sartzeko link zerrenda bat sartzen ikasi dut etiketekin batera.

Honekin guztiarekin, bloga forma hartuz doala iruditzen zait.

Saio teorikoan, “Teknologia berrien eragina hezkuntzan” gaiarekin jarraitu dugu. Landutakoaren inguruan azpimarratuko nukeen ideia irakaslearen paperaren ingurukoa izango litzateke.

Teknologia berrien bidez ezagutza demokratizatzen denez, guztiok informazioa eta ezagutza gure esku izan dezakegu, beraz, irakaslearen papera teknologia berrien mundu honetan, ezagutza transmititzailearena ez da izango baizik eta gidariarena.


2008ko Apirilak 21

Gaurko klaseko saio praktikoan gelako ikaskide guztien linken zerrenda egin dut nire blogean. Honekin edozein ikaskideren blogean zuzenean sartzea lortzen dugu erosotasun osoz.

Ondoren blogen aplikazioa irakaskuntzan gaiaren inguruan arakatzeko eta aurkitutako helbideak zintzilikatzeko denbora izan dugu gure gaiaren inguruko material bilduma aberastuz.

Egia esanda blogaren ideia polita iruditzen zait baina aldi berean eta nire ohitura falta dela eta, zailtasun anitzen aurrean aurkitzen naiz gauza berriak ikasterakoan nahiz eta simpleak izan, nire ordenagailuekiko harremana ez baita onenetarikoa.

Amaitzeko saio teorikoari ekin diogu. Terueleko herri txiki batean aurrera eramaten den teknologia berrietan oinarritutako irakaskuntzari buruzko bideo bat ikusi dugu ondoren guztion artean komentatzeko.

Teknologia berriak eta hezkuntza lotzerakoan iritzi ezberdinak agertu direla esan beharra dago, batzuk teknologien erabilpenarekiko baikorrak eta beste batzuk guztiz ezkorrak.

Nire ustez, aurrerapen hauek gure gizartean ematen diren bezala, eskolan ere euren tokia izan behar dute baina ez da lan erraza irakasleen prestakuntza eta beldurrak kontuan izaten baditugu. Aldaketak beharrezkoak direla uste dut baina aldi berean aldaketa hauek ez naute batere erakartzen.


2008ko Maiatzak 5

Gaurko saio praktikoan power pointaren inguruan aplikazio berriak ikusi ditugu. Alde batetik irudiak ipini ditut, hala nola fondo eta apaingarriak. Bestaldetik, nire ahotsa power point aurkezpen batean nola sartu ikasi dut.

Saio teorikoan "Los ordenadoren en el aula" artikuluaren inguruko azalpen batzuk entzun ditugu eta ondoren baliabide didaktikoen inguruko alderdi batzuk aztertu ditugu. Zer diren, zertarako erabiltzen diren, bete beharreko baldintzak eta euren funtzioak zeintzuk diren.

Cd-ak, dvd-ak, internet, mapak, eskeletoak…etab. hauek guztiak baliabide didaktikoak dira eta teknologia berriak baliabide didaktikoen barnean sartzen ditugu.

Azken finean ikas-prozesua erraztu eta hobetzeko eta umeek euren ezagutza berriak aurretiko ezagutzekin integratzeko tresnak, objektuak edota teknologiak dira.

No hay comentarios: